Centro de Formación: Ibaizabal

Descripción de: Ibaizabal

Ibaizabal
Aurkezpena Kaixo lagun! Ongi etorri Ibaizabal ikastolaren orri honetara. Bertan gure egitasmoaren inguruko informazio zabala aurkituko duzu. Ibaizabal proiektu berria da eta etorkizunera zabalik dagoena da. 1999 – 2000 ikasturtean jarri genuen martxan proiektu hau, Batxillergoa eta Prestakuntza zikloak eskaintzeko asmoarekin. Gaur egun, Batxillergoko 3 modalitate (Giza gizarte, Teknologiko eta Zientifikoa), Goi Mailako Ziklo bat (Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa) eta Hobetuz fundazioak diruz lagundutako (ez arautuko) ikastaroak eskaintzen ditugu. Gure asmoa, hurrengo urteetan eskaintza hau zabaltzen joatea da. Gure hezkuntza ereduak baditu berezitasun batzuk: guztientzako moduko eskaintza egiten dugu, eleanitza eta euskal baloreetan oinarritutakoa. Eta gure lan egiteko moduak eman ditu bere fruituak, orain arte matrikulatutako ikasleen %80ak batxilergoa gainditu baitu. Eleaniztasuna landu eta teknologia berriak erabiltzeko proiektuak ez dira berriak ikastoletan eta bide horri jarraituz, 2004-2005 ikasturtean ikasgai berri bat jarri genuen martxan, osorik ingelesez eta (gaur egun, asko erabiltzen hasi den) Moodle plataformaren bidez ematen dena. Hezkuntza eskaintzaz gain Ibaizabalek bestelako enpresa proiektuak ere kudeatzen ditu, ostatua, gimnasioa eta taberna, lan munduan ere euskaraz funtzionatu daitekeela erakutsiz. Guzti honen berri izango duzu ba web orri honetan eta aukera duzu edozein zalantza argitu nahi izanez gero gurekin harremanetan jartzeko. Eskerrik asko. Idurre Maortua Ibaizabal Ikastolako zuzendaria

Dirección de: Ibaizabal

Dirección: C/ Intxaurrondo 54
Localidad: Durango
Teléfono: 946215877
Email: ibaizabalam@ikasibai.com; zuzendaria@ibaizabalikastola.org
Web: www.ibaizabalikastola.net

Áreas de formación de: Ibaizabal

- Formación Profesional
- Cursos
 

Últimos Ofertas Formativas de: Ibaizabal

Artículos de: Ibaizabal

Solicita Información de: Ibaizabal

Si quieres recibir más información sobre Ibaizabal rellena el siguiente formulario

Nombre *
Apellidos *
E-Mail *
Teléfono
Localidad *
Comentarios *
¿Que pone en la imagen?
CAPTCHA Image
Cargando
  • Camara Comercio Bilbao ESIC
  • INEDI, Instituto Europeo de Diseño
  • CentricFormacion
  • Universidad del País Vasco
  • WINCOACHING
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Categorías
Blog  Categorias Blog

Síguenos en

Banner
Banner
Banner